Olatz Salvadorrek Oñatin eman dio hasiera 'Zainak eman' lan berriaren birari

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urriaren 20a

Atzo arratsaldean Oñatiko Gaztelekuan aurkeztu zuen jendaurrean Olatz Salvadorrek aurreneko aldiz Zainak eman disko berria. Gaztelekua goraino bete zen, eta abesti berriez gain, orain arteko diskoetako musika ere entzun ahal izan zuten. Bideoan dago ikusgai lan berriko Zaldi zuri bat kantua. Debagoienean emango duen hurrengo kontzertua Arrasatekoa izango da, abenduaren 23an Amaia antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak