Pantailen erabileraz hausnarketa bultzatuko dute eguenean egingo duten Gazteak eta pantailak izeneko hitzaldian, eta helduek haiekin dituzten harremanei erreparatuko diete. Telefono mugikorraren erabilera eta gazteak sartzen diren sare sozialen erabilera eta arriskuen ezagutza ere hizpide izango dituzte hitzaldian. Baliabideak ere emango dituzte hori guztia etxean nola kudeatu daitekeen ikasteko.
Hitzaldia Bidelaguneko Miren Ros Aiartzaguenak egingo du, eguenean, urriak 24, Oñati Institutuan, 18:00etan. Gurasoendako da hitzaldia.