Domekan, 11:30ean, Arantzazuko parketxean izango da euskal mitologiari buruzko ipuin kontaketa. Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide den Maitane Aizpurua ataundarrak gidatuko du saioa, Marimunduko izeneko pertsonaiari bizia emanez, baina ez da bakarrik etorriko. Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutzeko aukera izango da bertan.
Bertara joateko aurrez erreserba egin behar da 943 78 28 94 edo 699 33 51 83 telefonoan, edo bestela, arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Prezioa da bost euro.