Zapatuan, Arantzazu ezagutzeko historiak izenburua duen bisita gidatua egingo du Juan Ignazio Larreak, bi hizkuntzatan, Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatuta eta Ezagutu Arantzazu ekimenaren barruan. Basilikaren sarreran elkartuko dira bisita egiteko, 11:00etan. Plazak mugatuak dira eta izenak aurrez ematea komeni da bide hauetako bat erabilita: adiskideak@arantzazu.org edo 688 61 38 40. Prezioa da bost euro.
Arte ikastaroa, berriz, domeka goizean egingo dute. Chillidaren Burdinezko Eguzkia du izena eta 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiei dago zuzenduta. Izena emateko bideak eta prezioa berdinak dira.