Historiaurreko Pirinioak izango da aste honetan Oñatiko unibertsitatean landuko duten gaia. Arkeotopaketak egingo dituzte hor hilaren 16tik 18ra bitartean, eta Pirinioetako alde bietako hamar bat unibertsitateetako 30 ikerlari bilduko dira gaiaz jarduteko.
Herritarrendako hitzaldi ireki bat ere egingo dute, Xavier Mangado eta Marta Sanchez de la Torreren eskutik, 'Cruzar y vivir en los Pirineos prehistóricos: 25 años de excavaciones arqueológicas en el yacimiento de Montlleó (Prats i Sansor, Lleida)' / 'Historiaurreko Pirinioak gurutzatu eta bertan bizi: Montlleó-ko (Prats i Sansor, Lleida) aztarnategian 25 urteetako indusketa arkeologikoak'. Hitzaldi hori eguaztenean, hilak 16, izango da, 19:30ean, unibertsitatean.
Oñatiko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hitoria saileko historiaurreko sailak duten hitzarmenari esker antolatzen dituzte Arkeotopaketak Oñatin.