Marijo Etxegoien Arzuaga oñatiarra legebiltzarkide da egubakoitzaz geroztik, Maria Eugenia Arrizabalagak Eusko Legebiltzarraren aktari uko egin ondoren haren lekua ordezkatuko baitu. Hain justu, Eusko Legebiltzarreko apirileko hauteskundeetan hamargarrena zen Gipuzkoako zerrendan, eta, orain, legebiltzarkide kargua hartu berritan, Eusko Legebiltzarreko zein batzordetan parte hartuko duen erabaki beharko du.