Minbizia izan ondoren nire osasuna izenpean, zazpi saioko tailerra egingo dute datozen asteetan Oñatiko osasun zentroan, antolatzaileen hitzetan, prozesu onkologiko bat bizi izan dute pertsonei eta haien zaintzaile nagusiei bideratuta. Urriaren 15ean izango da lehen saioa, eta azaroaren 26an, berriz, azkena: hain zuzen, 16:30etik 19:00etara izango dira martitzenetan; guztira, zazpi.
Izen-emateari dagokionez, osasun zentrora hurbildu daiteke, edo eskura dauden beste bi bideetako bat jarraitu: 943 006 551 telefono zenbakira deitu edo mezu elektroniko bat bidali pacienteactivo@osakidetza.eus helbidera. Gehienez, hamabost pertsonako taldea izango da, eta bi monitore arituko dira dinamizatzaile lanetan.