Mendeurreneko ospakizuna egin dute Urbiako ermitan

Hasier Larrea 2024ko ira. 29a, 17:55

1924ko irailaren 28an inauguratu zuten Urbiako ermita. 100 urteak behar bezala ospatu zituzten zapatuan, eta meza berezia jendez gainezka eman zuen apaizak.

Urbiako baseliza Gipuzkoako nabarmenetako bat dela aipatu du Josefe Diaz de Tuestak, atzoko ekitaldian egon ostean: "Berri samarra izateaz gain, jende askoren inplikazioagatik eraiki zen, eta funtzio garrantzitsua jokatzen zuen, bai artzainei zerbitzu ematerako orduan eta baita domeketan meza emateagatik; izan ere, urte haietan 30 familia baino gehiagok pasatzen zuten uda Urbian, eta ermita bertan edukita ez zeukaten meza entzutera jaitsi beharrik".

Argazkia: Pello Agirrezabal.

Hain zuzen, meza berezi eta hunkigarriarekin eman zioten hasiera egunari. Ondoren Et Incanatus orkestrak eta Alaitz eta Maiderrek egin zuten emanaldia eta bukaera erromeriak eman zion, Zabale eta Lutxurdio trikitilariekin. Jende dezente bertaratu zela adierazi du Diaz de Tuestak, "gehienak 50 urtetik gorakoak, baina baita familia eta gazte-koadrila banaka batzuk". Ordezkaritza politikoa Oñatiko EAJko zinegotziek eta Aldundiko Kultura arloko kideek osatu zuten.

Josefe Diaz de Tuestaren argazkiak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak