Ertzaintzak adierazi duenez, 14:40ean bi autok aurrez aurreko talka bat izan dute GI-2630 errepidean, Oñati eta Elorregi artean. Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira istripuaren lekura, eta pertsona bat zauritu da, gutxienez. Oñatirako bidea moztuta egon da une batez. Ostean ertzaintza trafikoa bideratzen hasi da, auto pilaketa ekiditeko.