Hamabost matrikulaturekin hasi da aurtengo Masterreko ikasturtea, Lege Soziologia Institutuan. Eta horiek hamahiru herrialdetako ikasleak dira: Espainia, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua, Herbehereak, Austria, Letonia, Turkia, Irak, Bangladesh, Egipto, AEB eta Australia.
Astelehenean egin zieten ongietorria eta klaseak hasi zituzten. Lege Soziologia Nazioarteko Erakundeko lantaldea ezagutzeko aukera izan zuten. Eta ongietorria eman zieten honako ordezkariek: LSNEko zuzendari zientifiko berri Jose Mari Saucak; LSNEko ikertzaile elkartu Aitor Jimenezek; eta Masterreko irakasle eta zuzendari ohi Joxe Ramon Bengoetxeak –EHUko errektoregaia da–.