Interpretazio onenaren saria ekarri du Ganbarak Letoniatik

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ira. 23a, 18:07

Abesbatzen nazioarteko lehiaketan hartu du parte asteburuan Ganbara abesbatzak, Letonian, "egindako lanak oso emaitza onak" emanda. Interpretazio onenaren saria lortu du. 

Letoniako Jurmala herrian izan da Ganbara abesbatza asteburuan han egin den abesbatzen nazioarteko lehiaketan parte hartzen eta pozik bueltatu dira egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin. "Azken hilabetetako lanak bere fruituak eman ditu eta egindako lanak oso emaitza onak lortu ditu, kritika oso onak izan ditugu. Maila izugarria egon da, abesbatza guztiek lortu dute 80 puntutik gora, eta Ganbara guztien pare egon da. Palmareserako, gainera, beste sari bat lortu dugu, programa eta aktuazio onenaren saria, hain zuzen ere", azaldu du zuzendariak, Aitor Biain Bidartek. Lehiaketa horretan, hainbat modalitatean hartu behar zuten parte taldeak: modalitatea behartuan, modalitate librean eta folklorean. Horretarako hamabi pieza prestatu ditu Ganbarak. 

Lehiaketa egin den hiria ez ezik, Letoniako hiriburua, Riga, ezagutzeko tartea ere hartu dute abesbatzako kideek. Orain, handik bueltatzean, beste proiektu batzuekin buru-belarri sartuko direla aurreratu du Biainek, "Letoniako prozesuak emandakoarekin oso pozik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak