Astelehenean, ikasleei ongietorria egingo diete José María Sauca LSNEko zuzendari zientifiko berriak, Joxerramon Bengoetxea masterreko zuzendari ohi eta EHUko errektore gaiak, Iker Nabaskues egungo masterreko zuzendariak, Aitor Jiménez LSNEko irakasle ikertzaile elkartu eta masterreko irakasleak eta LSNEko zuzendari eta langileek. 11:30ean ongietorri-kafea izango dute eta 12:30ean lehen eskola ordua, Joxerramon Bengoetxeak emango duen Legal Cultures: A Comparative Perspective ikastaroarekin.
Ikasturte honetan, bost kontinenteetako hamahiru herrialdetako hamabost ikasle matrikulatu dira. Herrialde hauetatik datoz: Espainia, Portugal, Frantzia, Erresuma Batua, Herbehereak, Austria, Letonia, AEB, Egipto, Bangladesh, Irak, Turkia eta Australia. Horiek guztiak hautaketa-prozesu zorrotz batetik igaro dira, eta eskaeren kupoa bete da.