Kalteak sortu dituzte zortzi autokarabanatan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko irailaren 17a

Autokarabana San Martin auzoan.

San Martin auzoan aparkatuta zeuden zortzi autokarabanatan kalteak sortu dituzte asteburuan. Kristala apurtu eta barruan zeuden gauzak lapurtu dituzte. Udaltzaingoan jaso dituzte salaketak.

Zortzi autokarabanetako jabeek salaketa jarri dute asteburuan kalteak izan dituztelako San Martin auzoan aparkatuta zituzten euren ibilgailuetan. Kristalak apurtu dituzte zortzietan eta barrutik gauzak lapurtu, udaltzaingoan jarritako salaketetan jaso duten moduan: kartera –txanponekin–, arropa, janaria, kotxea garbitzeko xurgagailua, argazki kamerak, erreminta kaxa edo ilea lehortzeko plantxak. Autokarabana gunetik kanpo zeuden aparkatuta.

Udaltzaingoak jakinarazi du, bestalde, zapatuan, 19:30ak inguruan, San Martin auzoan betan ibilgailu batek bederatzi urteko ume bat harrapatu zuela "txorimaloetatik ihes zihoala", eta Arrasateko ospitalera eraman, "eskumako hankako behatza" zuelako kaltetuta baina ez duela galdu esan du. Gaineratu du gidariak positibo eman zuela alkoholean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak