Mundu digitaleko eredu edo influencer gehienak gaztelerazkoak direla kontuan hartuta eta Oñatin film laburrekin dagoen kultura berezia ahaztu gabe, Udalak gonbidapena egin nahi die gazteei, ondo baino hobeto kontrolatzen dituzten baliabide teknologikoekin film labur bat egin dezaten. Hala, IKusiHI! lehiaketa jarri du abian, Ingo Xonau! eta Oñatiko Laburmetrai Rally-ko kideen laguntzarekin
Izen-ematea bihar zabalduko da eta azken eguna irailaren 27a izango da; izena Gaztelekuan eman beharko da. Lehiaketa DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Taldeak gutxienez lagunez osatuta egon beharko dute eta bideoek gutxienez minutu bat izan beharko dute eta gehienez zortzi.
Bideoetan NOKA hizkera agertu beharko da derrigorrez, eta, honek garrantzia berezia izango du lanak epaitzeko unean. Sariak, berriz bi kategoriatan banatuko dira. DBHko kategorian lehenengo saria 400 euroko bonua izango da eta bigarrena 200 eurokoa. Batxilergoko saria berdina izango da.
Ikastaroa urriak 12
Lehiaketara aurkezten diren taldeek ikastaro txiki bat izango dute urriaren 12an film laburrak nola egin ikasteko. Horretarako ikus-entzunezkoen munduan adituak direnen ikastaro labur batzuk jasoko dituzte. Egun hori pasatu ostean, urriaren 27a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 10ean egingo dute, non lehiaketako lanak proiektatuko diren. Gainera, lehenengo saria jasotzen duten bi laburmetrai onenak, Oñatiko Laburmetrai Rally-aren galan ere proiektatuko dira.