Haur dantzariz bete dira Oñatiko kaleak

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko ira. 15a, 18:15

Hamabi haur talde izan dira aurten Oñatiko Haurren Egunaren 52. edizioan. Eguerdian, Alkate txikiaren agurrean Jesus Irizar 'Txutxin' izan dute gogoan

Oñatiko kaleak dantzari gazteez bete dira, beste behin, Oñatiko Haurren Egunaren 52. edizioan. Bailaratik zein Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako hamabi haur dantza talde elkartu dira gaurkoan Oñatin. Soraluzeko Urrats, Antzuolako Oinarin, Arrasateko Txikitxu eta Lore Gazteak, Aretxabaletako Leizarra, Lizarrako Ibai Egia, Zumarragako Irrintzi, Urretxuko Lurra, Zarauzko Jalgi, Gernikako Elai Alai eta Portugaleteko Berriztasuna taldeko kideak Oñatiko dantzari gazteekin elkartu dira.

Goizean ongi etorria eman diete dantza taldeei Otadui Zuhaiztian eta handik hamaiketakoa egitera joan dira plazako pilotalekura. Ondoren, Alkate txikiaren agurra izan dute, non, Jesus Irizar 'Txutxin' izan duten gogoan; honekin batera, dantza talde guztiak zutitu eta elkarrekin egin dute agurra. Handik kalez-kale ibili dira dantzan taldeak, eta, eguerdian dantzarien banaketa egin dute.

Arratsaldean, berriz, eguna amaitzeko, Etxaluzetik plazaraino kalejira eta alardea egin dituzte. Ondoren txorimalo eta erraldoiekin gozatzeko aukera izan dute etxeko txikienek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak