Eguraldi ona lagun, Martintxoren iritsierak hasiera eman die San Martin auzoko jaiei, gaur bihar artean ospatuko direnak. Txorimalo eta erraldoiekin hasi dituzte jaiak eta hauek paso emango diete beste hainbat ekintzei. Esaterako gauean, 22:00etan hasita Ezpalak, Ithaka eta Inguma taldeek kontzertua eskainiko dute.
Biharko berriz, etxeko txikienendako zein nagusiendako ekintzak egongo dira, besteka beste, txikitrail, papiroflexia tailerra, txakolin feria edo auzo bazkaria. Arratsaldean Shibari, Ramada Inn, Osaba Kimu eta 4D/49 taldeen kontzertuak egongo dira eta 21:00etan Martintxoren "bajonazua"-rekin emango diote amaiera jaiei