Keia taldeak 'Tiraka nabil' abesti berriaren bideoklipa zabaldu du

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko irailaren 13a

Ane Arruti zarauztarrak eta Oñatiko Egoitz Olaldek, Iñigo Ibarrondok eta Iker Martinez de Zuazok osatzen duten Keia taldeak Usurbilgo Haritz Harreguyren estudioan grabatu duten diskoa argitaratuko dute urriaren 4an. Tiraka nabil kantuaren bideoklipa zabaldu berri dute bigarren diskoaren aurrerapen moduan.

Donostiako Doma akademian grabatu dute bideoklipa; Leire Ruizek egin ditu makillaje eta atrezzo lanak eta Esti Veintemillasek grabatu eta editatu du, Iker Martinez de Zuazorekin batera.

Iker Martinez de Zuazo, Iñigo Ibarrondo, Ane Arruti eta Egoitz Olalde dira Keia taldea. Argazkia: Ibai Arrieta.

Bideoan Ane Arruti abeslariaren transformazio bat ikus daiteke, biluzik hasi eta landare bihurtzeraino. Grabaketa erabat artisau-lana izan da. Grabatzen joan ahala, elementu ezberdinak banan bana erantsiz osatu dituzte eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak