Lehendakari Txapelketako egutegiko azken lasterketa jokatuko dute zapatuan Oñatin –10:00, Unibertsitate hiribidea–. Ziklistek 115 kilometro izango dituzte aurretik, eta, ohi bezala, azken kilometroetan Arregiko gaina gainditu beharko dute. Iaz, profesionaletara salto egin berri duen Julen Arriolabengoa eskoriatzarra izan zen irabazlea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.