Arantzazu auzoko jaiak giro ederrean ari dira ospatzen

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 7a, 17:45

Arantzazu auzoko jaiak ospatzen izan dira asteburuan. Atzo, egubakoitza, ekintza ugari izan zituzten, eta gaur, zapatua ere, modu berean ari dira, giro onean ondo pasatzen.

Atzo, egubakoitza, tortilla patata txapelketa jokatu zuten, eta Maribel Herrera, Azpilleta baserrikoa izan zen irabazlea; bigarren saria, berriz, Pedro Elorza, Albitxuri baserrikoarentzat izan zen. Gero, mus txapelketa jokatu zuten eta Migel Arregi eta Bernardo Zurutuza izan ziren garaile. Gaur, berriz, auzo bazkaria egin dute auzo etxean, eta Urko Arregi eta Aitor Tatiegi bertsolariak izan dira bazkalostea girotzen. Horrekin batera, erromeria izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak