Astelehena, irailak 9, Arantzazuko Ama Birjiñaren, Gipuzkoako zaindariaren, eguna da eta urteroko moduan meza egongo da Arantzazun. Gipuzkoako gotzainak emango du, 12:00etan. Gipuzkoako Aldundiko, Legebiltzarreko eta Oñatiko Udaleko ordezkariak joango dira aurten ere. Bestalde, oñatiarren erromesaldia ere egingo da, urtero moduan; 08:00etan dute eginda hitzordua, Zapatan.
Oñatitik Arantzazura joateko autobus zerbitzua egongo da ordu-erdiro; 07:30ean aterako da lehen autobusa Oñatitik eta 19:30ean azkena Arantzazutik.