Fitnesseko ikastaro bat baino gehiago egiteko aukera eskainiko dute Zubikoa kiroldegian eta datozen bi astean horiek probatzeko aukera egongo da; ate irekiak egingo dituzte.
Irailaren 10etik 13ra egongo da ikastaro gehienak probatzeko aukera, goizetan batzuk eta arratsaldetan beste batzuk.
Irailaren 20an eta 25ean, berriz, krossfit gazte, body pump eta yoga gazte ikastaroetan zer egiten den ikusteko aukera egongo da, 16:15ean.
Izena eman behar da
Ate irekiak ondo antolatzeko, komeni da aurrez izena ematea. Kiroldegiko harreran eman behar da izena irailaren 9ra aurrtik. Ikastaro guztiak egun bateko hastapen saioak dira pilates izan ezik; Pilates hastapenak 2 egunetakoak dira