Egurra lantzeko ikastaro berri bat hasiko da irailean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ira. 3a, 09:16

Egurrarekin egindako bi irudi (Argazkia: pxhere).

Oñatiko Zizelkatzaileak elkarteak antolatuta, Eltzian izango da ikastaroa, irailetik abendura.

Egurra lantzen ikasteko eta jarraitzeko ikastaro berria antolatu du Oñatiko Zizelkatzaileak elkarteak. Francisco Javier Arrieta izango da irakaslea eta eskolak elkarteak Eltzian duen lokalean emango ditu; eguaztenetan izango dira, 14:45etik 16:45era edo 17:00etatik 19:00etara. Hauek dira prezioak: 50 euro bazkideak, 40 euro langabetuak eta 60 euro langileak.

Ikastaroa irailaren 11tik abenduaren 18ra izango da eta edozein informaziorako edo izena emateko bidea, hau da: zizelkatu@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak