Amagoia Arrieta eta Ekaitz Txintxurretak duela hilabete jaso zuten Pariseko paralinpiar jokoetan izango zirelaren berri, eta azkenean abuztuaren 24ean abiatu ziren Frantziako hiriburura. Bi partida jokatu ditu Amagoiak, eta zoritxarrez biak galdu ditu, hala ere, bere entrenatzailea pozik agertu da egindako lanarekin: "Nahiko lasai ikusi nuen Amagoia, nahiz eta aurkari gogorrak izan ditugun lasai jokatu zuen. Lehenengo partida oso parekatua izan zen, baina zoritxarrez milimetro gutxi batzuengandik ez genuen irabaztea lortu".
"Ilusioz eta urduritasunez" bizi izan ditu Ekaitz Txintxurretak Parisko jokoak: "Ia ez daukazu ezertarako denborarik, mugimendu handia dago, denbora guztia alde batetik bestera dabil taldea, bai fisioak, bai psikologoak eta baita gu geu ere. Hala ere, ilusio handiz pasa ditugu egunak, guretzat opari bat izan da Parisko Paralinpiar Jokoetan izatea".