Oñatiko Ganbara Abesbatzako kideak atzo iritsi ziren Valentziara, 35 lagunek bidaiatu dute guztira, izan ere, Castelloneko bi ziklo garrantzitsuetara gonbidatu dituzte. Oraindik ez dute kontzerturik eskaini, gaur aurkeztuko dute Benicassimen lehenengoa, azken hilabeteetan eskaintzen aritu diren Memorandum programa, hain zuzen ere El Desert de Les Palmeseko Musika Sakroko zikloan izango dira. Bihar izango dute aldiz, bigarren eta azken kontzertua, Segorbeko 2024eko XL Coral Festibalean.
Abesbatzako taldekideek adierazi dutenez, oso gustura daude: "disfrutatzen ari gara, hondartzaz, turismoaz eta elkarren konpainiaz disfrutatzen". Gainera, bi zikloetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute: "Garrantzia handiko bi ziklo hauetan parte hartzea oso garrantzitsua da guretzat, Estatu mailan presentzia ematen baitigu"