Desert de Les Palmeseko Musika Sakro zikloan hartuko dute parte Benicassimen, bihar, uztailak 26. Eta Segorben, XL Festival Coral 2024 jaialdian, uztailaren 27an. Abesbatzako 35 lagun abiatu dira gaur Valentziarantz.
Aitor Biain Bidarte zuzendariak jaialdien garrantzia azpimarratu du: "Bi ziklo hauetan parte hartzea garrantzitsua da Ganbararentzako, estatu mailan ematen digun presentziagatik".
Memorandum programa
Era berean, irailean, Letonian aurkeztuko duten Memorandum programako errepertorioa ikasteko baliatuko dituzte kontzertuak. Programa horren nondik norakoen berri eman du Biainek: "Ganbara Abesbatzaren ahotsen bidez mendeetako adierazpen artistikoa hartzen duen bidaia proposamena da Memorandum. Ahots mistoen programa honetan, garai historiko desberdinak irudikatzen dituen soinu arrago batean murgilduko gara, musika errenazentistatik hasi eta XX. mendeko erromantizismoaren eta XXI. musikaraino".
Memorandum programaren errepertorioa hemen:
- 1. Cruxifixus (A.Lotti)
- 2. Dormiva dolcemente (G.Gabrieli)
- 3. Die Himmel erzählen die Ehre Gottes (H.Schütz)
- 4. Laudibus (W.Byrd)
- 5. Locus Iste (A.Bruckner)
- 6. Christus Factus est (A.Bruckner)
- 7. Love Tempest (E.Elgar)
- 8. Ave Maria (F.Biebl)
- 9. Let my love be heard (J.Runestad)
- 10. Ner ner (J.Runestad)
- 11. We beheld once again the stars (Z.Randall Stroope)
- 12. Jubilate deo (K.Matsushita)
- 13. Lau teilatu (Arr: A.Cadario)
- 14. Ama begira zazu (V.Zubizarreta)
- 15. Sagastipean (J.Busto)