Urrezko Zozketaren bidez, partaidetzak saltzeko kanpaina izan du eskuartean azken asteotan Gurutze Gorriak –tartean, Debagoienekoak– eta atzo, uztailak 23, eman zioten amaiera. "Asko eskertzen dugu partaidetzak erosiz jaso dugun laguntza guztia; Gurutze Gorriaren San Prudentzioko egoitza mantentzeko diru sarrera garrantzitsuak dira, batez ere, Gurutze Gorriko bazkideen dohaintzei esker", adierazi du Javier Igartuak, Debagoieneko Gurutze Gorriko presidenteak.
Erositako partaidetzen zenbakiei dagokienez, webgune honetan sartzeko aukera dago sarituen berri izateko; bestela, San Prudentzioko Debagoieneko Gurutze Gorriaren egoitzan.
Bildutako funtsak
Debagoieneko Gurutze Gorriak, adierazi duenez, "sorospen eta larrialdietarako baliabideak mantentzeko eta hobetzeko" erabiliko du bildutako funtsen zati bat, eta beste bat, berriz, hainbat proiektu soziosanitarioetara bideratuko du, hala nola mugikortasun murriztuan duten pertsonentzako garraio egokitura, etxez etxeko laguntzara eta egoera zaurgarrian egon daitezkeen kolektiboei laguntzeko esku-hartze sozialeko hainbat proiektutan. "Gurutze Gorritik bereziki eskertu nahi dugu boluntarioek egindako salmenta lan guztia, baita partaidetza saltzen lagundu diguten taberna, jatetxe, denda eta enpresa guztiei".