Herriko eraikuntza enpresa bateko biltegitik materiala eraman dutela esanez jaso dute abisua udaltzainek. Ertzaintzak, bestalde, baieztatu du bizikleta denda baten lapurra sartu direla bart, kristala apurtuta. Ikerketa zabalik dutela gaineratu du Ertzaintzak, txostena osatzeke dutela eta ezin dutela zehaztu zer lapurtu duten. Gauean izan dira lapurreta biak.