Abuztuan ez da TAO sistema martxan egongo Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abu. 1a, 11:22

Portu kalean dagoen TAO zerbitzuko makina.

TAO zerbitzua ez da martxan egongo abuztu osoan Oñatin. Aldaketa horrez gain, hainbat udal zerbitzuk ere abuztuko ordutegia izango dute.

Hilabete osoan ez da TAO zerbitzurik egongo Oñatin. Gainera, hainbat udal zerbitzuk abuztuko ordutegia izango dute. Adibidez:

  • Herritarren Arreta Zerbitzua, HAZ bulegoa, 08:30etik 14:30era egongo da zabalik astebarruan (hilak 15, jai eguna, itxita)
  • Zubikoa kiroldegia, astelehenetik zapatura, 10:00etik 20:00etara; domeka eta jai egunetan, itxia egongo da. Oharra: Sauna itxita egongo da
  • Helduen liburutegia zabalik egongo da aste barruan 09:30etik 13:30era; zapatuetan, itxita. Umeen liburutegia, berriz, itxita egongo da hilabete guztian. Helduen liburutegian txoko bat egongo da haur liburutegiko hainbat liburu eta DVDrekin.
  • Turismo bulegoa, egunero egongo da zabalik  09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
  • Herribusa. Usakora doan autobus zerbitzuak etena izango du erdiko bi asteetan. Horrela, abuztuaren 12tik 25era ez da autobusa Usakoraino joango eta Herribusa ere goizetik bakarrik ibiliko da. Abuztuaren 9ra arte eta hilaren 26tik irailaren 13ra, Ugarkalden 16:00etan eta 19:30ean ateratzen diren autobusak joango dira Usakoraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak