Egun osoko egitarauarekin ospatuko dute Lizargarate Eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko abuztuaren 28a

Lizargarate elkartea.

Hamaiketakoa, bola joko lehiaketa, erromeria eta herri kirolak daude antolatuta, besteak beste, Lizargarate Egunerako. Abuztuaren 30n, zapatua, ospatuko da aurten.

Abuztuko azken zapatuan ospatuko aurten ere Lizargarate Eguna eta han hasiko den festak, herrian izango du segida iluntzetik aurrera.

Hauxe da prestatu duten egitarau osoa:

  • 11:00etan, hamaiketakoa
  • 11:30ean, bola-joko lehiaketa. Ostean, herri kirolak Andarto kirol klubaren eskutik
  • 14:30ean, bazkaria; paella jana (txartelak 15 eurotan Arrano tabernan)
  • 15:30etik aurrera, erromeria Alaitz, Gorka eta Hektorren eskutik
  • 20:00etan, trikipoteoa Beau taldearekin Oñatiko kaleetan, Aker tabernatik hasita

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak