Ospakizun eguna izaten da uztailaren 31, San Inazio eguna, Urbian. Meza, artzain txakur lehiaketa, bertsolariak eta erromeria dituzte, besteak bestea, antolatuta etzirako.
Hara joateko, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da, indartu egin dute, gainera: bi autobus handi (55 plazakoak) izango dira. Autobusek, Oñatin geldiune bakarra izango dute, Arantzazuko Ama kaleko 18 zenbakian, eta autobusek egun osoan zehar gora eta behera ibiliko dira:
- Lehena 07:30etan abiatuko da Oñatitik
- Azkena 19:00etan Arantzazutik Oñatira.
- Autobusek Arrikrutzeko/Jaturabeko aparkalekuan ez dute geldialdirik egingo egun horretan.