Abuztuan ez da herri osoko argi mozketarik egongo

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abu. 5a, 07:57

Argindar poste bat.

Argindarraren hornikuntzan mantentze lan batzuk egingo dituzte, baina ez dute sarean eraginik izango.

Abuztuan herri osoan kendu ohi izan dute argia hornikuntza sarean konponketak egiteko baina aurten ez da horrelakorik egongo. Argindarraren hornikuntzan mantentze lan batzuk egingo dituzte, baina horiek ez dutela sare osoan eraginik izango jakinarazi du Oñargik.

Bestalde, abuztuaren 7an mantentze lan batzuk egingo dira, lau orduko argindar etena izango dutenak, 08:00etatik 12:00etara. Hiru puntu hauei eragingo die:

  • Urrexola auzoa, 1 - Miruerreka elkartea
  • Urrexola auzoa, 2 - Olateko zentrala
  • Zañartu auzoa, 25 - Lamiategiko zentrala

Horrelakoetan egin ohi duen moduan, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu Oñargik. Argia aurrez abisatu gabe emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak