Duela 25 urte, 1999an egin zuten anaitze hitzarmena Oñatik eta Frantziako Chauteaubernard herriak eta urte hartan bertan, uztailaren 17an, inauguratu zuten Anaitzeen plazatxoa. Hurrengo urteko uztailean beste horrenbeste urte beteko dira Argentinako José C Paz herriarekin ere egin zutela. Bigarren horretara dagoeneko ez dute arropa bidalketarik egiten, baina Hermansoloña elkarteak jarraitzen du lanean eta laguntza ekonomikoa ematen.
1997. urtean egin zuten lehen senidetzea Oñatik Mexikoko Zacatecas herriarekin. Era berean, Guadalajara eta San Luis Potosi herriarekin ere badago anaituta. Baita Saharako Gleibat el Fula eta Argentinako Jose C. Paz herriekin eta Frantziako Chateaubernard-ekin.