Elene Guridi Realeko lehenengo taldearen dinamikan egongo da datorren denboraldian

Julen Murua Mesonero 2024ko uzt. 16a, 09:41

Elene Guridi, Reale Arenan egindako aurkezpenean. Argazkia: Real Sociedad

Aurreko denboraldian egin zuen debuta oñatiarrak Realeko lehenengo taldearekin Bartzelonaren aurka; asistentzia bat eman zuen.

Realak iragarri du Elene Guridi oñatiarra lehenengo taldeko dinamikan egongo dela datorren denboraldian, nahiz eta filialeko fitxa izaten jarraituko duen. Aurreko denboraldian egin zuen debuta txantxikuarrak Realarekin, eta egun hura "betirako markatuta" izango duen arren, "horrelako beste momentu asko bizitzea eta aukera guztiak aprobetxatzea" espero duela dio Guridik.

Lotailu gurutzatua hautsi zuen duela ia hiru urte oñatiarrak, baina orduan bizitakoak asko lagundu zion urrats hau emateko orduan: "Zoritxarrez, futbolaren alde txarra bizitzea egokitu zitzaidan. Hala ere, horri esker asko ikasi dut eta asko hazi naiz futbol arloan, baina bereziki pertsona moduan. Ikaskuntza horri esker, urrats hau emateko oso une onean nagoela uste dut".

Zenbaki aldaketa

Filialeko jokalari bezala, 30 zenbakia jantzita egin zuen debuta Guridik iaz; aurten, berriz, 26 zenbakia jantziko du.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Real Sociedad Femenino (@realsociedadfem)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak