Osesek ezin izan du garaipena eskuratu San Fermin torneoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 13a, 16:25

Oses eta Aldai, San Fermin torneoko sari banaketan. Irudia: Emakume Master Cup.

Finaleko partida irabazten hasi da oñatiarra Aldairekin batera, baina urdinak aurreratu zaizkie eta ezin izan diote aurrealdeari eutsi.

Bigarren finala izan du gaurkoan San Fermin torneoan Uxue Oses oñatiarrak, baina bigarrenez ere ezin izan du garaipena eskuratu, 9-22 eginda galdu baitu partidua Amaia Aldai bikotekidearekin batera. Labrit pilotalekuan jokatu dute finala, eta Enara Gaminde eta Aizane Ibarrola izan dituzte aurkari.

Finala "borrokatua eta irekia" izatea aurreikusten zuten Emakume Master Cup-eko kideek, "ezin hobea izateko osagai guztiak" zituelako, baina azpimarratu dute "emozio pixka bat gehiago" falta izan duela: "Partida azkarregi hautsi baita. Oso bestelakoa espero zen partidaren hasieran Aldai eta Oses 2-1 aurreratu direnean, baina gorrientzat ameskeria bat baino ez da izan, Ibarrola eta Gaminde nagusi izan baitira partida osoan". Haien hitzetan, Oses eta Aldai saiatu dira partidari buelta ematen, "baina parean horma oso sendo baten aurka egin dute talka behin eta berriro": "Ezinean, galtzaile aritu dira final guztian zehar, barruan duten guztia eman ezinda".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak