Euskal Herriko nahiz Espainiar estatuko 34 akordeoi jotzaile elkartuko dira lau egunetan akordeoi-orkestra eraketa eta entseguak ardatz hartuta eta musikari horiek jarduera hori musika-, gizarte- eta jolas-proposamenekin uztartuko dute, hainbat adituk zuzenduta. Horretarako, Hauspoz elkarteak Txaber Fernandez, Teresa Manzanero eta David Gordo zuzendari nahiz akordeoi-joleak gonbidatu ditu entseguetan lan egiteko. Antonio Domingo luthiet hezitzaile eta perkusionista ere gonbidatu dute.
Ekimenaren helburua da musikaren bitartez giza harremanak sustatzea. Edizio honetako berritasuna da goi-mailako eta masterreko ikasleendako modalitatea eskaintzea eta Marko Sevalic akordeoi-jole eta pedadodo serbiarraren eskutik hainbat klase jasoko dituzte.
Azken egunerako kontzertuak
Uztailaren 14a izango da topaketaren azken eguna eta arratsaldeko bostetan kontzertuak eskainiko dituzte Gandiaga Topaguneko Entzulekuan. Emanaldi horretan hartuko dute parte topaketako partaideek nahiz Marko Sevarlicek eta Dragana Gajicek osatutako akordeoi eta biola bikoteak.