Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academyk eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, merkataritza-berrikuntza sustatzeko helburuarekin, Market Berri programa jarri dute martxan ikasturte honetan, eta ikasleek garatu dituzten bederatzi proposamenak aurkeztu dituzte gaur Oñatin. "Programaren garapena berrikuntza, enpresen sorrera eta talde ekintzaileen garapena sustatzeko beharretik sortu da, bai Europa mailan, bai mundu mailan. Horretarako, hilabete hauetan Market Berri ekimena jarri da ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko".
Hautatutako bederatzi proiektuak Oñati, Irun eta Bilboko LEINNeko –Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza Gradua– bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek garatu dituzte; besteak beste, proposamenen artean da adimen artifiziala erabiltzea produktuak aurkitzeko, eta pelikuletan oinarritutako dinamiken bidez merkataritzarekin elkarreragiteko modu berriak aurkitzea.