Hilabete honetatik aurrera, telefonoz ez ezik Internet bidez ere hartu ahal izango da ordua odola emateko, www.gotatanta. eus webgunean sartuta. Data baino hiru egun lehenago egongo da modu horretan egiteko aukera. Hau da, Oñatiri dagokionez, martitzenean, eguaztenean eta eguenean.
Hurrengo odol emate eguna uztailaren 12a da, egubakoitza; beraz, datorren martitzenetik eguenera bitartean ordua online hartu ahal izango da. Hala ere, telefonoz ere egin daiteke, orain arte moduan. Horretarako, egunean bertan, egubakoitzean, deitu behar da, 08:30etik 13:30era, telefono-zenbaki honetara: 943-00 78 84.