Hirugarren sailkatu da Hots Abesbatza San Vicente de la Barqueran

Miren Arregi Amasorrain 2024ko uzt. 7a, 18:25

San Vicente de la Barquerako lehiaketan hartu du parte Oñatiko Hots Abesbatza eta hirugarren postua eskuratu du. "Maila oso altua egon da edizio honetan eta oso pozik gaude", azaldu du Aitor Biain Bidarte zuzendariak.

Atzo, zapatua, egin zuten euren emanaldia Hots Abesbatzakoek hiru abesti kantatuta. Guztira sei talde aritu dira: bi emakumezkoenak, bi gizonezkoenak eta bi mistoak. 

Oñatiarrek hiru abesti eraman dituzte lehiaketara, itsasoarekin lotua duen bat –Idoia Azurmendiren Itsasoa ari zait–,  Tadeja Vulc esloveniarraren O Sapientia –obra librea–, eta obra behartua, Julio Dominguezen Viento del mar. "Kritika onak jaso ditugu", azaldu du Biainek. "Musikalitate handiko abesbatza garela esan digute eta hori oso poztekoa da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak