11:00ak bueltan abiatu dira txirrindulariak, banan banan, Ulma Challengeko bigarren edizioko erlojupekoan. Foruen enparantzan hasi, hilerrira igo eta Garagaltza auzoan amaitu dute kronoigoera. Ane Zubeldia izan da azkarrena 4:53.64 denborarekin kadeteen mailan eta Itxaso Askasibar elgetarra izan da junior kategoriako irabazlea 5:20.02 denborarekin. Askasibarrek erlojupekoaren aurretik aitortu du "erlojupekoa irabazteko aukerekin" ikusten zuela bere burua, eta halaxe egin du.
Askasibarrek baino zazpi segundo geroago iritsi da Edurne Ormaetxea txirrindulari aramaioarra, eta beraz, junior kategoriari dagokionean, kronoigoerako podiumean bailarako ordezkaritza egon da.
Arratsaldean jokatuko dute 63 kilometroko errepideko lasterketa, eta bertan erabakiko da nortzuk osatuko duten sailkapen orokorreko podiuma bai kadeteen eta baita juniorren kategorian.
Kronoigoerako sailkapena:
- Junior kategoria:
- Itxaso Askasibar Belar: 5:20.02
- Edurne Ormaetxea Arriaran: 5:27.72
- Nahia Lopez Rufo: 5:33.19
- Kadete kategoria:
- Ane Zubeldia Peñagarikano: 4:53.64
- Naxara Odriozola Lekuona: 5:05.37
- Maialen Narbona Bilbao: 5:09.58