Ulma Challengeko bigarrena, domekan

Xabier Urtzelai 2024ko uzt. 5a, 18:00

Iazko Ulma Challengeko irteera unea.

Ulma Challenge lasterketako bigarren edizioa egingo dute domekan, goiz eta arratsalde. Izan ere, goizekoa bi kilometroko erlojupekoa izango da, eta arratsalderako Aloña Mendiko antolatzaileek 63 kilometroko errepideko lasterketa prestatu dute.

Iaz, Ulma Challengeko lehenengo edizioa Bergara eta Oñati artean antolatu zuten, eta oraingoan Oñatin batuko dira bi probak. Izan ere, Euskal Herri mailan ez dago kadete eta junior mailetako ziklistendako halako ezaugarririk duen probarik. "Eta garrantzitsua da halakoak egotea, bereziki emakumezkoetan ez gaudelako horrenbeste ziklista, eta ikusgarritasuna ematen laguntzen dute", adierazi dio GOIENAri etxean lehiatu ahal izango den Igamo Packaging taldeko ziklista Maddi Oleagak.

Bi kilometroko igoera

Esan bezala, goizean erlojupeko proba izango dute –1,9 kilometro–. Ziklistak herrigunetik Garagaltza auzoraino igoko dira. "Tartean badaude malda gogorrak, baina baita errekuperatzeko tarteak ere, eta estrategiak pisua izan dezake". Eta arratsaldean 62 kilometroko lasterketa izango dute: "Oñati eta Bergara artean pare bat joan-etorri egingo ditugu, eta bietan Santipillauko maldak igoko ditugu. Bigarren igoera erabakigarria izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak