Lapurretan ari ziren lau lagun identifikatu dituzte udaltzainek

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko uztailaren 1a

Obispo Otadui kalea.

Herritarren dei bat jaso zuten udaltzainek zapatu goizean, pertsona batzuk lapurretan ari zirela esanez. Bertaratu ziren tokira eta lau lagun geldiarazi eta identifikatu zituen udaltzain batek. Ertzaintzara deitu zuen laguntza eskatzeko eta laurak atxilo eraman zituzten ertzainek.

Obispo Otadui kalean, erreka aldera, lau lagun lapurretan ari zirela esanez deitu zuen herritar batek udaltzainetara zapatu goizean. Duela egun batzuk ere jaso zuten antzerako deia, baina tokira joan zirenean ez zioten ezer atzeman identifikatu zuten pertsonari. Zapatu goizeko deiaren ostean, berehala joan zen udaltzain bat hara eta lau lagun geldiarazi eta identifikatu zituen. Ertzaintzara deitu zuen laguntza eskatzera eta laurak atxilotu zituen ertzainak, enpresa batean kobrezko kable-bobinak lapurtzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak