Ateri eginez gero txondorreko ikatza asteburuan aterako zutela iragarri zuen Txondorraren Bueltan taldeak, baina euren asmoa hondatu du goizaldean hasi eta goiz partean egin duen euri zaparradak. Txondorraren ingurua ere siku egotea komeni da ikatza ateratzeko, eta goizean aitzurrak hartu eta urari bidexkak egien ibili dira. Oñatiarrekin batera, baita Goizuetatik eta Ultzamatik etorritako taldetxo bat ere.
Ikatza ateratzeko hurrengo deialdia noiz izango den ez dakite oraindik, eguraldiak baldintzatuko du hori eta.