Eguraldiaren baimenarekin, Udako Gauak ekimena aurreikusi bezala ondu dute bart. Kontzertuan bi obra berri estreinatu dituzte: bata, Paula Olazek sortutako Bildu izenekoa, eta, bestea, Agur maite, Ganbara Faktoriaren kolaboratzaile ohikoetako bat den Eva Ugalderena.
Aurten, Oñatiko ondarea bultzatzeko asmoarekin, txakolinaren bueltan atondu dute ikuskizuna, mahastietan kokatutako argi-joko eta guzti. Abesten hasi baino ordubete lehenago txakolin dastaketa egin dute Belaskua, Murgialdai eta Upain etxeko txakolindegien kontura.