San Fermin torneoko finalean jokatuko duten pilotariak zehaztu ziren atzo, Arbizun (Nafarroa) jokatutako finalerdien ostean, eta, hala, tartean izango da Uxue Oses pilotari oñatiarra, Amaia Aldai bikotekidearekin batera. Aizane Ibarrola eta Enara Gaminde izango dituzte aurkari, eta Emakume Master Cup-eko kideek adierazi dute partidak "ezin hobea izateko osagai guztiak" izango dituela.