Hirugarrenez egingo dute zapatu arratsaldean lagunarteko hiruko saskibaloi txapelketa Olakua auzoko kirol kantxan. Umeek –2010etik gorakoek– zein helduek parte hartu ahal izango dute Parisen 2024an berriro olinpikoa izango den kirol honetan. Hain zuen ere, kirol hori ikustaraztea, saskibaloiaz gozatzea eta "arratsalde on bat" pasatzea da antolatzaileen asmoa.
Hiruko saskibaloi modalitate honetan hiru jokalarik beste hiruren aurka jokatzen dute saski bakar batean. Talde bakoitzak ordezko bakarra izango du eta partidek hamar minutu iraungo dute. Talde fase bat egongo da lehendabizi, eta ondoren, laurdenak, finalaurrekoak eta finalak jokatuko dituzte.
Arauak jarraituz, partida guztiak –finala izan ezik– hamaika puntura jokatuko dira denbora-muga batekin. Gehienez ere hemezortzi talde egongo dira, lau multzotan banatuta. Dagoeneko plaza guztien %85a beteta dago baina oraindik badago denbora izena emateko. Horretarako bideak dira: 692 86 31 34 telefono zenbakia, olakua3x3@gmail.com helbidea edo Instagram kontua.
Txapelketa zapatuan da, 16:00etatik 20:00etara, Olakua auzoko kirol kantxan; euria egingo balu, Zubikoako kiroldegian.