Zapatuan –ekainak 29– eta domekan –ekainak 30– ibiliko dira txondorrean egindako ikatza barrutik kanpora ateratzen, Txondorraren Bueltan lantaldeak jakitera eman duenez. Euskal Herriko beste txondorgile batzuk ere etorriko dira laguntzera eta herritarrek ere joan eta ikusi ahal izango dute prozesua bertatik bertara.
09:00etan hasiko dira, egun batean zein bestean. Baina, eguraldiak ordua eta eguna biak baldintza eta alda ditzake, euriarekin ez baitira lanean ibiliko.