Kudeatzaile berria behar dute Pake Lekuko tabernan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ekainaren 21a

Pake Lekuko taberna.

Pake Leku erretiratuen elkarteak tabernaz arduratuko den pertsona berri baten beharra dauka, eta inork interesa edukiz gero bertara joan eta zuzendaritzako kideren batekin harremanetan jartzeko mezua zabal- du gura dute herritarren artean.

Yula Krekoten da tabernako arduraduna 2022ko maiatza ezkero, baina utzi egingo du uda ondoren, eta haren ordezko bila dabil orain Pake Leku elkartea. Lanaren eta kontratuaren gaineko xehetasunak interesatuekin partekatuko dituztela aurreratu dute zuzendaritzako kideek. Adierazi dute, baina, izena emateko epea ekainaren 25era arte izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak