Hitanoa praktikatzeko eta egiten dutenen eta ikasten ari direnen arteko harremana sendotzeko antolatu du, hirugarren aldiz, Hika Eguna Ingo Xonau! elkarteak, zapaturako. Arranon hasiko den poteo batekin hasi eta iluntzean plazan egongo den Eingo taldearen musikarekin amaituta, egingo dute eguna. Bazkarirako izena Irizar estankoan edo hemen eman behar da. Gaur, eguaztena, da azken eguna horretarako.