Frakak, sudadera, kamiseta, barruko erropak, kaltzetiñak, toallia, txankletak eta hotzetako eskuila eta pasta –dena berria– duten 61 lehen laguntzako kit bidali ditu Hotz Oñati elkarteak Aita Mari itsasontzira. Gaztelekuko erabiltzaileekin, neska mutil talde batekin, prestatu zituen ditu motxilak astelehenean eta atzo, martitzena, eraman zituzten Aita Mari itsasontzira, behar dituenean erabiltzeko.
Ekaineko zapatuetako azoketan eta Arrasateko elkartasun azokan batutako diruarekin osatu dituzte kitak.