Arratsaldeko zortziak inguruan istripua gertatu da Oñati eta Elorregi arteko GI-2630 errepidean. Auto bat errepidetik irten eta irauli egin da barruan pertsona bat zegoela.
Ertzaintzak Goienari jakinarazi dionez suhiltzaileak bertaratu dira iraulitako kotxeari buelta ematen laguntzeko. Era berean, anbulantzia ere bertaratu da zauritutako pertsona artatua izateko; garabia ere bertaratu da istripuaren tokira. Bien bitartean ertzaintza ibili da trafikoa bideratzen.